2007/05/19

itxaroten idatzi nuen poema hura

Eta denboraren orratza lez aurrera doa, geldiezinik,
zure bizitza, heriotzarengana,
egunen baten itsasora iristen den errekan
behera eginen duen paperezko itsasontzia,
geldialdirik bako express trenaren bidai paraleloa.


Eta ohiukatzen duzu, baina ez zaitu inor entzuten,
zeure ahotsa itsaso infinituan itotzen da,
zeure hitzek gaur ez dute inolako ohiartzunik.
Baina geldiezina da denboraren makina ikaragarria,
zu baino azkarragoa dena, eta biharamunean aurreratuko zaituena.
Eta bidearen amaieran zu bakarrik,
zure oroitzapenen sorta bat besterik ez zure alboan,
esperantza erabat galdu zenuen, eta itxaroten duzu,
eserita...zure ordua...
eserita...zure minutua...
eserita...zure segundua...

2007/04/26

zugana


Joan zinen,
eta non zaude...
...bilatzen zaitut...

Ez zaude inon,
eta behar zaitut,
zure hitzen ausentziak,
erditik zulatzen nau,
zure begirada falta hau,
ezinezkoa da,
ezin dut zu gabe.

Ohiu egin nahi dut,
oso urrunera,
entzunen duzun esperantzaz,
itzuliko zaren desira amaigabeaz.
Amesten dut zugaz,
bizi zu gabe,
baña neketsua da bidaia,
zuri eskua eman nahi nizuke,
bidetik iñoz ez urtetea,
barkaidazu,
baña arrainek urak behar duten lez,
nik zu behar zaitut.

Niretzako guztia zarelako,
zuretzako zer naizen ez jakin harren.

Esperantzak amaituko dira agian,
baña amesten jarraituko dut,
ohiuka,
borroka egingo dut,
dana emando dut,
dana zugatik.

Behar zaitudalako.

Eta ez dago maparik,
zugana eramango nauenik,
halere,
zin dagizut,
aurkituko zaitudala.

Muxukatuko zaitut,
besarkada handi bat.

Eta ikusi arte...

...zure bihotzean sartzeko bidea eraikitzen...

2007/03/24

Gaur ere?

Gaur ere lurrean dituzu oinak. Ez zara askea hegaz egiteko, ezin duzu uraren gainean ibili. Ez zara izaki guztiz askea, hainbat teorema eta legeren preso baitzara.
Gaur ere euria beheruntz egiten du, gaur ere izarrak zeru beltzean zintzilik daude. Guztiak, edozer, edonor da gizakiok definituriko algoritmoen menpekoa. Ekuazio hutsak, kausa ta efektua.
Gaur ere, ez duzu errealitatetik esnatu nahi. Eta zutunik edota etzunda jarraitzen duzu, denbora linealaren esklabu lez, zeure gidoitik atera ezinik. Zeure istorioa idatziz? Ez dakizu, agian idatzirik dago iada.
Gaur ere, eboluzioaren zati txiki bat izanen zara. Pieza txikia, nanoa ta garrantzibakoa. Bihar ere eredu horretan mantenduko zara, betiko txotxongiloa...
Begiak itxi, amestu, ekuazio matematikoak urratu, teoriak apurtu, hegan egin, zenuure bidea eraiki ezazu.

Beltza eta zuria

Eguna eta gaua,
Hotza eta beroa,
Eguzkia eta ilargia,
Beltza eta zuria,
Poztasuna eta tristura,
Bizia eta heriotza,
Akzioa eta erreakzioa,
Guztia eta ezereza,
Egia eta gezurra.
(...)
Lehenaren ausentziaz,
Bigarrenaren desagerpena.
(...)
Zu eta ni
(...)

2007/02/24

NI

Benoba....azterketa guztiak aprobata! ondo ederki.... pozik nau beno alde horretatik nahiko pozik....ta ba urte erdi gitxiago karrera amaiteko.
Ta orain denboratxoa badekot, aber idazten hasten nazen ta aber idatzitakuek alaitxuagoak izeten hasten badira zeen holan jarraitzen badot txarto goiez.
Ta ba...lauhilabete honetan aldatzeko erabakia hartu dut, batzutan potzu batera erortzen zarenean, ba altxau behar zara eta uste dut lar denbora egon naizela potzu horretan sartute. Askotan errezena izeten da, baño azkenean lar apurten zaitu barrutikan, azkenean bizitza errutina huts bihurtzen dozu ta batzutan nazka hartzen diozu baita ere.
Hasike beno, arazoak dekotez, oraindik maiz negar egiten dut, baina erabakia hartu beharko dut, aurrera jarraitzekoa, ni neuk izatekoa, naiz eta beno oraintxe hau zaila den ba nonoz asibikoda bizitza aldatzen, potzu zikin honetatik ateratzen.

Azkenaldian ere "txasko" handiak hartu ditut hainbat pertsonetatik, aldaketa lar ari da gertatzen nire inguruan: lagunak ez diren "lagunak", momentu jakin batzuetarako lagun sentitzea ... baina eske indarrak agortzen baditut akabo eta ez...bizitzak ez dit irabaziko, bestela zenbait lagun animatzeko erabili ditudan argumentuak gezur bihurtuko nituzke. Eta ez dut nahi hori gertatzea...

Gogoa daukat iraganean izandago poztasun zentsugabe hori aurkitzeko, baina ez dakit nundik bilatu. Egia esanda nahiko utzik sentitzen naiz barrutik, nahiko triste. Eta esango duzue, hau ez da benetako Xabi, nik egunero ikusten dudan mutil "alaia" ta zoroa. Ez dakit maskara bat izango den edota agian zoro izate hori, ez zoratzeko balio zaidan....agian horrela hobeto da. Bestela nire irribarre bat aurkitzeko, nahiko barrua bilatu beharko litzateke.

Badakit esango duzula, zetaz kejetan za.... ba dena dekozu, lagunek, ikasketak ondo ta guzti hori...ba beno egixe da badekot guzti hori, eskerrak. Baina batzutan oso bakarrik sentitzen naiz oso galduta, batzutan guztiak zentsua galtzen du oso. Galdera larregi, erantzun gitxi, zer egiten dut emen, zein da nire etorkizuna....hain konplexua egiten da askotan puzzle hau, bizitza hau.

Eta ez dut pena eman nahi testu honen bitartez, kontrakoa, esperantza eman nahi dut, agian nik galtzen ari naizen esperantza, agian ni naiz aurkitu behar duena, ni naiz irribarre egiten ikasi behar duena. Askotan hain galduta sentitzen naiz, mila zatitan zatiturik eta ez dakit zein piezatik hasi, baino hasi behar da.

Ba izugarri nekatu naiz egoera hontaz, eta guztia galtzeko prest nago, guztia galdu, zerbait irabazteko, irribarretxo bat irabazteko, naiz eta irribarre lotsati txiki bat, baino bihotzetik ateratzen den irribarre bat, eta ez inori zuzendutakoa, baizik eta irribarre bat niretzat, niratzako oparia, irribarre bat nire barne barnetik, nire barne barnera.

Ta beno, potzuek ikusten badozuez, mesedez salto egin, ez sartu, lar zikintzen zara, eta ateratzen asko kostatzen da, eta askotan bakarrik atera behar zara, eta gogorra da pixkat. Zeren bale lagunek hor daude goixen, ateratzeko animatzen, baina erortzerakuen kolpie zeuk bakarrik hartu duzu, edota lagun bat zurekin bota da? eta azpian jarri da? hori oso gitxitan pasatzen da.

Ta nire lehen pausua emon behar dut, honekin zapatillak ondo lotu ditut, baina orain zailena, ateratzea, eta berriz ez erortzea.
Guztixe aldatzeko beharra sentitzen dut...asteburutan juergetan atera ta beno 3 orduz alai eotie baño gero aste osue amargata eotie...ba ori da eztotena nahi. Bertotik atera behar naiz, ez daukat asko aguantetako indarrik...ateratzeko beharra daukat.



Ta beno, hau da nire bixotzeko poesia, odolez idatzitakoa. Garai berri bati hasiera emotie espero dot, eta beno nere sentimenduak poesietan islatzen jarraituko dut bertan. Eta espero dut poesia alaixek gehiago jorratzea, poesiek nere egoera islatzen baitute. Ta beno...zaindu dekozuen guzti hori...ni zainduko dut maite dudan guztia, maite dudan norbait, naiz eta batzutan izkutuen einbidan, naiz eta batzutan ametsetan bakarrik lortu baña maite duzun norbait ezin duzu burutik kendu. Maite duzun norbait ezin duzu alde batera utzi, naiz eta zuretzako egoera zaila izan, benetako maitasunak ezinezkoa lortzen du. Askotan tristea, beste batzutan oso alaia. Ta beno zer esango dut...bizitza BIZI

mesedez, irribarre egin.

niretzako irribarreak badituzu, etor zaitezm, emoidazu zeure helbidea, irribarrak konpartitu ditzagun. MUXU BAT

2007/01/25

Apaindurarik gabe, erreala, bizitza modukoa, bizitza bera

Arratsalde hortan, esan notzun, gaur zelako egun ona izan dut...sortea amaitu zait....baina ez, egun hortan gauza batzuk pentsetan hasi nintzen eta sinestu eidazu, aldaketatxo bat egon zan. Oin dala denboratxo bat pixkat baju eonaz, gertatu diren hainbat gauza direla eta baina....beno...arratsalde hortan konturatu nintzen. ZERTARAKO NEGAR EGIN? azkenaldian enintzen hain alaia izen, baina orain gero eta irribarre gehiago ditut niretzako. Konturatu naiz, nere logelan bakarrik negar egitea ez duela ezertarako balio, ez du ezer aldatzen. Baina lagun batekin egoteak, asko laguntzen du benetan, eta BIZITZA ALDATZEN du. Gure lagunen existentziak, geure existentzia propioa posible egiten baitu. Zer zara niretzako?
NIRETZAKO ALTXOR BAT ZARIE BENETAN, NAHIZ ETA BATZUTAN BRONKAK EUKI, EDO ZENBAIT ARAZO IZAN, HORTXE ZAUDETE NIRE BIHOTZIAN!

Testu zati hau ezteuko errimarik, eztago apainduta, ez da literatura,
sentimendu zati bat baino, baina, irribarre handi batekin, erabat pozik nagoelarik, esaten dizuet,
MILA ESKER!!

...pisukideei, koadrilakoei,Iker-i, Nerea-ri,Lohitzune-ri,Yanire-ri,Maitane-ri, .... eta nire bixotzean zaudeten guzti horiei.

ESKERRIKASKO
Irribarre egin, nahiz eta irribarrea tristea izan. Irribarre egiten ez dakien irribarrea, irribarre tristea baino tristeagoa baita.

2007/01/21

Zoro baten istoria

Belarrietara kontako dizut,
geure istoria, ez beste iñorena,
bakarrik,zeurea ta nirea,
batzutan tristia,
bestetan barregarria,
batzutan lotsatia,
bestetan izugarria.

Aspaldi hasitakoa,
eta amaierarik gabekoa,
zu zaude, ni nago,
biok egongo gara,
berdin dau distantzia,
berdin dau denbora,
berdin dau egoera,
istorio ontako protagonistak,
izango gara,
berdin dau edozer,
ez dago inolako ostoporik,
ez dago hesirik,
ez dago baldintzarik,
ez dago gehiago esan beharrik.

Esan nizun, beti egongo nintzela,
eta hala da bertan nago,
gaur ere zuretzako,
aspaldi lagun moduan agian,
maitale moduan beste batean,
eta gaur banago,
hementxe zure albo-alboan.

Agian eztotzut ikusten,
edota entzuten,
baina...nire bixotzien zaude,
barne barnean,
zeure txoko goxoa dago,
nire lekurik koittauenean,
nere leku erreserbatua,
eta bakarrik zurea.

Eta ikusten bazaitut,
agian argazkitan,
edota memorian, iruditan,
eta hor zauden bakotzian,
irrifarre eigiten dut,
eta eginen dut.
Zure begi goxoak,
zure ule fin fiña,
zure ahoa,
zure bixotza,
nere perdizioa.

eta burura etortzen zait,
poema ero bat,
esaten duena:
"nire dama,
nire printseza,
ilusio huts bilakatu da nirekiko,
ezinezko berotasun,
bere esku leunak nire ametsa,
bere muxu bat nire heriotza"
eta hala da,
zu baitzara nire printsesatxoa.

Eztakit agian pixkat zoraturik nago,
zugatik agian, izan liteke,
baina ene bizitzako gauzarik onenetakoa izanda,
ebitazina,
ni zoratuta,
zu zorgarria.

Zutaz pentsatzeak,
zoratzen nau,
eta bixotz-bixotzez,
barne barnetik,
maite zaitut oso.

Muxu handi bat Nerea.

Askotan hitzak, eztiz kapazak, zugatik sentitzeotena adierazteko, hitzegaz eziot esplikatu zu niretzako zarena, ezinezkoa da.

2007/01/19

Begirada goxo bat

Bihotz taupadak
Entzuten ditut urrunean
eta urruntzen nahiz.

Kobazulo ilunaren amaieran
Argia,
Eta ni bide erdian,
Zaila da irteera,
Eta negar egiten dut.

Mundua ikusten dut,
Baina ezin dut airea hartu

Momentu bat zen
Zurekin batera arnasten nuela,
Eta orain bakarrik aurrera egin behar.

Berandu da atzera bueltatzeko,
Nabari dut oso urruntasuna,

Ezin naz zure barnera itzuli,
Zure falta sentitzen dut, zure beroa

Baina zure eskuetan hartu nauzu,
Iñoz baño gehiago zure beroa sentituz,

Zure begietan malkoak ikusi ditut,
Eta zure maitasuna sentitu dut,

Hasieran zure barnean,
Orain kanpoan,
Baina beti sentitzen zaitut.

Ez dakit hitzegiten,
Ez dakit idazten,
Baino begirada goxo bataz,

Nigatik egin duzuna eskertzen dotzut,
Zugatik bizi nazelako,
Zuri guzia sor dotzudalako.


irribarrea

"Ekaitza zegoen,
gaurko egunean,
tximistak,
euria,

haize zaratatsua,
lehiotikan begira nengoenean,

kanpoan,
dena iskanbila,

dena galduta.

Baina... zure irribarrea ikustean,
ez dakit....
ekaitza pasa da,
barealdia,

lasaitasuna,

sosegua.


Harrigarria, benetan,

zure irribarrea,

harrigarria,

irribarre batek egin dezakeena."


Askotan geure bizitza ekaitza batean murgilduta egongo balitz moduen ikusten dugu. Alde guztitatik tximistak,zarataka, geure existentzia astinduz. Eta euria ari du, momentu horretan, geure malkoek sorturiko euria...baina egia da batzutan maite duzun norbaiten irribarrea ikustean guztiz hankazgora zegoen guztia, behintzat momentu batez lasaitzen dela. Irribarre batek asko egin dezakeelako. Lagun euki ezazu irribarre bat momentu txar guztietarako!


Lohitzune esan nizun, idazten neban hurrengokue zuri eskeiniko nizula ba tori, poematxo hau, zuretzat dago bereziki eskeinia. Zuretzat eta zure irribarrearentzat. Moxu handi bat

2007/01/13

maitasun erreala


Negarrez ari naiz,
negarrez zugatik,
baina entzun nuen nonbait,
negar egiten dugula,
maite dugun norbaitengatik.
Orduan negar egiten dut,
zuri benetan maite zaitudalako,
borroka eginen dut,
sentitzen dudan hau erreala delako.

Ez da polita, norbait maitatzea?
sines iezadazu,
naiz eta nahi dudana ez eman,
zu maite zaitut oso,
eta alaia naiz,
zeure irribarre goxo bakoitzaz,
zeure barre algara guztiekaz.

Zu zara istorio honetako protagonista,
ni narratzailea besterik,
iada ezpaitut istorio honetan parte hartzen,
baina hor zaude, egunero,
gauero, astero, momenturo,
eta ni prest nago guztia kontatzeko.

Pelikuletan protagonistek daukate,
garrantzi osoa,
baina bigarren mailakoak era badaude,
hor nago ni sartuta,
naiz eta batzutan konturatu ez,
naiz eta batzutan ahaztu,
hortxe egongo naiz,
zure existentzia eztitu nahirik.
Eta eskatzen dudan bakarra,
zera da,
irribarrea ez galdu iñoiz!
ZORIONTSU IZAN, BETIRAKO!

zuretzako bakarrik txiki!zu bait zara testuari bizi hori ematen diona, zu zara erreala, zu zara nire maitasun errealaren arrazoi bakarra

Zugatxik

Zugatxik negar eitxen dot,
zugatxik irribarre eitxen dot,
zugatxik triste sentitzen naz,
zugatxik alaia izaten naz,
zugatxik guztixe uzten dot,
zugatxik sentitzen dot,
zugatxik hiltzen naz,
zugatxik bizi naz,
zugatxik....
guztixe gertatzen da zugatxik,
zugatxik maitxe dut,
eta zu maitxe zaitxut.

2007/01/12

Inork agintzen ez didalako (Joseba Sarrionandia)

Inork agintzen ez didalako
dut maite
maite dudana.
Inork agintzen ez didalako
ditut basamortua eta izarlokak maite.
Itsasontzi noragabeak, gauerdiko biolinak
ilunabarren margoa, xorino hezurttoen higidura,
sagarrondoetan eskegiriko bihotz horik,
tristura handiegia zaien neskatxak
eta zure irria, zure irria ere
inork agintzen ez didalako
dut maite.

Joseba Sarrionandia-ren poema,
http://www.basquepoetry.net-tik aterata

Denboraren esklabu?

Iragana, Oraina, Etorkizuna. Zer dira? Etorkizuna existitzen da?

Esaten dugu, bihar iritsiko dela, bihar izango dela...baina bihar ez da inoiz heltzen, etorkizunera iristea ezinezkoa baita, eta beraz ezin bagara iritsi agian ez da existitzen. Eta oraina? Egiten dugun zerbait, egin dugula beranduago hautematen dugu, beraz egin dugunean, egindakoa eginda dago jada, sentzumenak denboran nolabaiteko atzerapen bat baitute, eta beraz egiten duguna, ez dugu orain egiten baizik eta egin dugula gogoratzen dugu. Orduan...badago oraina? Eta ez badago ez orainik, ez eta etorkizunik, iraganera mugatzen gara, gure bizitza, gogoratuko gauzak baino ez direla baieztatuz. Ondorioz, gu ezin izango genuke gure "etorkizuna" edo hobeto esanda gure patua aldatu. Oroitzapenak soilik izango ginateke, eta gertatu behar dena gertatu beharko litzateke. Baina bizitzaren esklabuak gara? Denboraren esklabu gara? Iraganaren esklabuak? Askatasuna dugu zer egin nahi dugun aukeratzeko? edota bideo baten moduan, erreproduzitutako bizi baten menpe gaude eta gertatzen dena gertatzen da, hala delako?
Artikulu hau irakurri duzunean... orain irakurri duzu? edota "aspaldi" (mikroskopikoki, noski) irakurri duzu eta orain berataz oroitzen zara?

"Cuando te miras en el espejo, estas viendo tu pasado"--Dejavu filma

Udazken gaua

Nere bihotzak euri tantak nabari ditu gaur,
neure bizi gainazala bustiz,
euria ari du kanpoan,
ekaitza da barruan,
eta edurra bezain hotza den beldurra,
nirekin dago gaur.

Ez dago inolako surik,
gaur berotuko nauenik,
gure arteko sua aspaldi itzali zen,
eta ez da inoiz berpiztuko.

Kalean euria,
etxean hotza,
gorpuan zehar heriotza,
eta nire barne barnean,
betikoa,
zauriturik dagoen bihotza.

Bion artekoa

Denbora gelditu nahi dut,
betirako nahi zaitut,
betirako, zure eskuek,
eta nireek elkar egitea,
eta inoiz, inoiz ez askatzea.

Batzutan, urrun zaudenean,
nire bihotzean sentitzen zaitut,
nirekin zaudenean,
zure besoetan erortzen naiz.

Zurea naiz,
zuretzako maitea,
zure printze eroa,
eseri zaitez,
nirekin, nire alboan.
Zure ezpainek eta nireek,
fantasiazko ipuin bat idatziko dute,
betirakoa,
elkarrekin ametsak errealitate bihurtuz,
mundua aldatuko dugu.

Hauxe da maitasunaren izaera,
agian eroa,
baina nirea, eta zurea,
azkenean barea, nire barnean.

Bion arteko istorioa da,
gurea...
erabat sinplifikatuz gero,
zu zara, zu,
nire erotasunaren arrazoia,
eta baita ere,
nire larrosa maitea,
zeu zara baita ere,
aurrera jarraituko dudan bidea.

Galduta

Ezerraren erdian,
ezintasuna,
amodio galduaren basamortua.
Esperantza sikatzen da,
ez dago nire bihotza bustiko duen muxurik,
ez dago, inolako printseza erorik,
bakarrik dago, bakarrik isiltasuna,
eta ez dago ilargia,
ez dago eguzia
ezta itsasoa,
ez dago izarrik,
ezta hitz goxorik,
ez dago jarraitzeko arrazoirik.

Ohiuka, amildegiaren ertzetik,
non zaude?
Ez dago erantzunik.

Ez zaude...
inon ez zaude...

Bakardadea

Azken finean zer da bakardadea?
galdera hura buruan bueltaka, egunero, gauero,
bakarrik sentitzean eta ezer ez aurkitzean.

Bakardadea,
iluntasuna da niretzat, argi eza,
aurrera begiratzea eta aurrean metarik ez aurkitzea,
esperantza gabea da bakardadea.

Bakardadea,
zure muxuak ez izatea da,
neuk zeureak kutxa batean gordeta ditudalarik,
zureak ez ditut iñon ikusten,
eta hori da bakardadea.

Bakardadea,
zu gabe egotea da,
zure eskuak ez izatea,
zure begirada iñon ez topatzea,
ezereza besarkatzean dago bakardadea.

Bakardadea,
zure maitasuna ez aurkitzea da,
neuk hutsik dudan kutxa hura,
maitasunaren, amodioaren kutxa,
eta bakarrik dago, bakardadean,
eta hori da bakardadea.

Eta azken finean,
zuk nahi duzunean,
amaitzen da bakardadea,
nire bakardadea.

Bakardadea,
zu gabe egote da niretzat,
ez dago besterik,
zu zaitut maite,
zu eta zure konpainia,
bakardadea hiltzen duen hori.

Zugana, pauso bat eman nahi dut, irribarre bat bilatzeko asmoz, bakardadea bakarrik usteko, muxuka nazazu; Nirea izan nahi duzu?


"zuritabeltz blog-an 2005eko abenduan kaleratua, xatxu"

Barne barnekoa

Zure zatia nintzela oroitzen dut,
zure barne barnean nengoela,
baina ezinezkoa izan zen betiko,
horrela egotea.

Kaletik eskuak emanda gindoazen,
zu ta nik elkarrekin,
hainbeste maite zintudan,
hainbeste maite zaitut...

Urte asko pasa dira,
agian denborak eta distantziak,
gero eta gehiago urruntzen gaitu,
agian urteek,
gero eta gehiago banatzen gaitu,
baina maitasunean ere,
gero eta gehiago maite zaitut.
Guztia zor dotzut,
guztia,
bizia zor dotzut.

Zu gabe ez nintzateke ezer izango,
zu gabe ez naiz ezer.

"http://zuritabeltz.blogspot.com, 2005eko abendua, xatxu"

2007/01/07

"Mundua aldatzeko, lehenik alda ezazu zeure bixotza"

Iluntasunetik

Nozbait ezagutu ginen,
lagun maitia,
ez dakit eguna,
ez dakit ze eguraldi zegoen,
ez dakit negar ala irribarre egin nuen,
baina badakit zu zeundela,
ni nengoela,
bageunden.

Eta itzaletan egon zara,
ni ere, badakit,
baina, argi bat zeneukan,
zu itzal bat ziñen,
baina nire aurrekoa,
zure argi ttikiaz argiztatu zenuen.
Askotan pentsatzen nuen,
nor zara?
zergatik lagundu didazu?
Eskerrik asko lagun maitia,
zuri esker,
egun baten agertu zan,
esperantza ttikia.



"eta zuri dinotsut, trankil egon, dena konponduko da, sinistu eidazu mesedez, bale? ez galdu esperantza, muxu handi bat; espero dut zeure partez irrifarre handia jasotzia
guzti hau zeuretzat eskainia, neure lagun maitia"

Mila galdera, erantzunik ez


Zergaitik altxatzen naiz egunero? Zergaitik borrokatu, esforzatu? Zein da nire nahia nire helburua nire meta? Non dago nire itxaropena, esperantza? Zertan sinisten dut? Zer espero dut aurrerantzean? Eta pausu bat ematen badut...eta txarto ematen badut? Eta erantzukizuna hartzen badut...eta jauzten bazait? Zertarako bizi? Zertarako amestu? Norengatik ? Zerengatik?

........Ez dakit........

baina erantzunak erantzuten saituko naiz...agian denak zentzua hartzen du. Zatoz nirekin?
Bakardadea, zer da bakardadea?...








....hau da bakardadea....













...

Ni zugan

Zer naiz ni zuretzat gaur?
izan zen zerbait
edota den zerbait
iragana
edota oraina.

Nitaz pentsatzean
zer sentitzen duzu?
Nitaz oroitzean?
irribarre egiten duzu
edota ahaztu dituzu
garai hartako
momentuak.

Nire malkoek ze eragin dute zuregan,
pena,
errua edota amorrua.
Zer naiz gaur zuretzat?
lagun bat,
edo nozpait ezagututako,
tipo ero bat,
noizean behin barreak ataraten dizkizuna,
bestetan negarrak.

2007/01/04

heriotzari gutuna


Kaixo heriotz maitea!
Badakit nire atzetik zabiltzala, azkenaldian, nire inguruan ikusi baitzaitut, eta niri begira gainera. Ba beno azkenaldian flojo xamar nabil eta beno, pare bat alditan telefonoa hartu eta ia ia deiu notzun. Zurekin buelta bat ematera atera nahi nuen eta. Burutik zurekin bat egiteko hainbat forma pasa zitzaizkida, pentsatu nituen, amildegira hurbildu nintzen baina....ez nintzen gai. Sentitzen dut, nahiz eta askotan zurekin egoteko gogo handiak izan, oraindik eztut zurekin joan nahi. Barkatu, bale? badakit sentitzen duzun guztia, badakit ia ia zurekin nagola, baina, berandu da, gauza batzuk egin behar ditut oraindik.
Benoba muxu handi bat eta egon arte.
Kaixo lagun!
Har ezazu minutu bat, entzun ezazu kontatuko dizudan hau. Zer nahi duzu bizitza hontan? Zer espero duzu? Ostixa asko hartuko dituzu, hori badakizu, eta zer nahi duzu? Potrotaraño nago munduaz, ni bi gauza besterik ez ditut nahi: lagunak eta maitasuna...hori gabe ez naiz ezer, hori gabe ez du zentzurik neure bizitzak. Hartu minutu bat bale? pentsatu zure lagunetan, maite duzun pertsona horretan....ez zara ba aberatsa? zertarako gehiago? ZAIN EZAZU MAITE DUZUN HORI

ametsgaiztoa

Zelako gogo gitxi jarraitzeko,
euria da kanpoan,
eta ez dut kanpora atera nahi,
ez ditut begiak ireki nahi,
errealitateak beldurtzen nau oso,
eta urruntzen nau, urrutira.
Esna nagoenean,
gai naiz amesteko,
baino lasterketa bat besterik ez da,
errealaren kontrako lasterketa,
ihes egin nahi dut amets honetatik,
nire ametsgaiztoan murgilduz,
nire bizitzan murgilduz.
Zer egin korrika ala itxaron?
Zer egingo ote dut?
Eztakit....eztakit....
Pixkanaka, pixkanaka,
logurea sentitzen dut,
agian ez naiz iñoiz altxatuko,
iñoiz altxatuko,
lasaitasuna, bakea....